Egokitzapen erraza eta soinu naturalagoa lortzen lagunduko zaitugu audiofonoen azken modeloekin lan eginez. Txistuak eta zarata gogaikarriak ekiditeko ezaugarri berriak dituzte eta oso tamaina txikikoak dira, ia ikusezinak. Pilarik behar ez duten audiofonoak egokitzen ditugu, kargagailua baitute; hala, kablerik gabe konekta daitezke sakelako telefonoarekin, telefono finkoarekin edo telebistarekin.
Intra-aurikularra
Entzumen-galera arin eta moderaturako audiofono txikiak.
Minirite
Audiofono txiki eta batere nabarmena. Oso moldakorra, entzumen-galera arin, moderatu eta larrietarako.
BTE
Entzumen-galera larri eta sakonetarako.
IIC
Audiofono “ikusezinak”: merkatuko txikienak dira, eta entzunbideko bigarren bihurgunean jartzen dira.
Audiofono-kargagailua
Berriz kargatzeko pilak baliatzen dituenez, kontsumoa murrizten du.
Connectclip
Audiofonoak esku libreko sistema bilakatzen ditu.
Urruneko agintea
Audiofonoen bolumena doitu eta programa aldatzen du.
Connect TV
Audiofonoak aurikular bilakatzen ditu.
Haririk gabeko entzungailuak
Infragorriak telebista audiofonorik gabe entzuteko.
Hezetasuna kentzeko makina
Zure audiofonoen bizitza baliagarria luzatzen du.
Bainurako tapoiak
Neurrira egindako tapoiak, entzunbidea uretatik egoki babesten laguntzeko.
Zarata ekiditeko iragazkiak
Entzumen-babeski hauek erosotasunik handiena eta zarata ekiditeko babes ezin hobea eskaintzen dituzte, baina ingurune-soinua isolatu barik.
Lo egiteko tapoiak
Neurrira egindako silikona bigunezko tapoiak ingurune-soinutik isolatzeko.